GURE LAN EGITEKO MODUA

Paso a paso

1. Bizikletaren diseinua

Txiperren badakigu gauza bat dela margo diseinu pertsonalizatua nahi izatea bizikletarako, eta bestea, zein diseinu nahi den argi izatea. Horrexegatik eskaintzen diegu gure bezeroei koadroaren diseinu zerbitzua kartara. Gure blogean inspira zaitezke, tropel profesionaleko bizikleta mitikoen diseinuak aurkituko baitituzu bertan, edo azken urte hauetan egin ditugun lanen Galeria kontsultatu dezakezu. Azken diseinura iristeko, argazkia egiten diogu zure bizikletaren koadroari eta, diseinu informatikoaren programaren bidez, diseinu pertsonalizatua aplikatzen dugu. Diseinu hori bezeroari erakusten diogu posta elektronikoaren bidez.
Diseinuan egokitzapenak adosten ditugu bezeroaren gustuen arabera eta azken margo diseinu pertsonalizatua onartzen dugu.
Prozesu hau guztia murriztu egiten da bezeroak argi badu zer diseinu nahi duen, kasu horretan kontrol harremana bakarrik egiten baita, aukeratutako eta koadroari aplikatutako diseinua zuzena den egiaztatzeko.

2. Lixatze sistema

Hauxe da bizikletaren koadroan egin behar dugun lehenbiziko lana. Helburua da gainazala homogeneoa uztea, irtengunerik, kolperik edo mailaturik gabe. Horrelakorik baldin badu, mastika jartzen diogu koadroak akatsik eta laztasunik izan ez dezan.
Prozesua baliabide mekanikoen bidez eta eskuz egiten da burdinazko edo aluminiozko bizikleten koadroak direnean eta bakar-bakarrik eskuz karbonozkoak direnean. Lixatze prozesua ez balitz eskuz egingo, ezin izango lirateke koadroa eta urkila osorik lixatu, lixatzeko makinak ezin baitira txoko guztietara iritsi.

3. Inprimatzea

Urrats hori margotze-kabinan egiten da pistolaren bidez, eta koadroa finkatzaile batez bustitzea du xede, behar bezala babesteko eta oinarriko margoa ondo itsatsi dadin lortzeko.

Burdinazko koadroak direnean herdoilaren aurkako babeslea era bada finkatzailea.

4. Oinarriko margoa

Berriro ere kabinan, diseinu pertsonalizatuaren oinarriko margoa emateari ekingo diogu. Lehen margo eskualdia ematen diogu diseinuan nagusi den kolorean, eta behin lehortu ondoren, banan-banan ematen ditugu diseinuko kolore osagarriak, koadroa guztiz margotua geratu arte.

Pinturaren lehortzea giroko tenperaturan egiten da, poroak itxi ez daitezen.

5. Maskarak eta biniloak moztea

Koadroaren margoarekin batera doazen xehetasun guztiak diseinatzen dira fase honetan, bizikleta gehiago pertsonalizatzeko. Markak, tipografiak, banderak, kluben logotipoak, izenak eta abar.
Diseinu informatikoko programekin egiten da prozesua eta tamaina errealean inprimatzen dira ebakitze plotter baten bidez, gero margotu ahal izateko.
Bezeroak bi aukera ditu pertsonalizazio horiek ezartzeko, koadroan itsatsitako biniloen bidez ala oinarriko pintura geruzan margotuta.

6. Maskarak margotzea

Arestian aipaturiko xehetasun horien pertsonalizazioa koadroan eta urkilan margotzen direnean burutzen da prozesu hau. Maskarak ezartzen dira eta kabinan  aerografoaren bidez margotzen dira aukeratutako koloreekin. Izugarri xehetasun maila handia lor daiteke eta guztiz ikusgarria izaten da akabera.

7. Labean lehortzea

Lehortzeko labean sartzen ditugu koadroa eta urkila. Etengabeko bero kontrolatuan 24 ordu eduki ondoren pinturaren poroak itxi egiten dira eta berniza itsatsi egiten da babes geruza sendoa sortuz. Prozesua amaitzeko, koadro osoa leuntzen dugu inolako akatsik izan ez dezan.

8. Bernizatzea

Jada amaitutako koadroaren eta urkilaren gainean berniz geruza bat ematen dugu, matea, erdi-matea edo distiratsua, eguzki izpietatik edo urratuetatik babestua egon dadin, eta ore distira-emailea ematen diogu amaitzeko.